XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Mitologiaren lur magikoa berehala korrituko dugu, alajaina!

TANIA: Atsegin dut euri tantak botatzea.

Begira, hor behean Iruñea dago, bota dezagun euri zaparrada bat.

DABID: Ba, Bilbon eta Donostian ere euria behar dute, eta ez ahaztu Gazteizen eta Baionan ere bueltatxo bat eman behar dugula.

TANIA: Gorde azken apurrak.

DABID: Sirimiria botako diegu.

Mok, mok! Arraioa! Bozina bat! Zeruan ere trafiko arazorik?

Eta tramankulu hegalari hori nondik atera da?

Erratz motorizatu bat! Kontuz, kontuz... danba, krauskitin! Gure lagunekin tupust egiten du.

Izugarrizko istripu zalapartatsua izan da.

Dabid lurrean etzanda geratzen da.

Eta nor da beste txoritzar hori?

Sorgin atomiko batekin topo egin dute, Erratz Zikin da.

ERRATZ ZIKIN: (Esku bozina joz) Hauexek astakiloak! Non atera duzue gidatzeko karneta?

Ez dakizue besteon errepidea errespetatzen?

Lehentasuna nuen. Nola dagoen zeruko trafikoa, gero eta okerrago!

Hobe etxetik ez ateratzea.